XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eskubideei eta betebeharrei garrantzi handia ematen diete.

Umeak beren buruaz seguru egon daitezen hezitzen dituzte, defendatzen jakin dezaten eta egiten zaizkien irainengatik ordaina eska dezaten.

Begia begi truk legea erabiltzen dute.

Hiru urte bete arte, umea beti amaren ondoan izaten da.

Amak poltsa batean bizkarrean eramaten du lanera doanean, eta hiru urtetik aurrera ia askatasun osoa du gainerako umeekin jolasean ibiltzeko eta bere gisara pentsatu eta ekiteko.

Askatasunerako joera hori helduengan ere somatzen da.

Bakoitzak, izan ere, bere eginkizunak nahi dituenean eta inoren agindurik jaso gabe egiten ditu.

Yanomamiek gainera beren ondasunak besteei banatzeko premia izaten dute.

Ondasun eta estatus aldetik dauden desberdintasunak oso txikiak dira; berdintasun-herri horretan ez baitute botere-egiturarik edo agintaririk.

Yanomamiek, beraz, buruzagirik ez dute.

Aitzindari batzuk egoten dira eta beren egiteko guztia eguneroko bizimoduko arazoez iradokizun batzuk egitea da.

Yanoko buru egiten duena normalean arreba edo alaba gehien dituen gizona izaten da, gainerako gizonek emaztegaia nahi dutenean inguratu egingo zaizkiolako.

Buru izaten segituko du eskuzabala bada eta ederki mintzatzen bada.

Liskarrak direnean, taldearen interesak defendatzeko ordezkari izaten dira.

Emakumeen eginkizuna, berriz, funtsezkoa da gehiengoak hartutako erabakiak burutzeko.

Berdintasunaren eta agintari faltaren ondorioz, arazo larriak direnean irtenbidea taldea banatzea eta beste norabaitera joatea izaten da.

Horrela gizartean ordena mantentzen da, talde txiki mugikor eta sakabanatuen bidez (...)

Umeek helduen trebetasuna begiratuz eta imitatuz lortzen dute.